Teknika honek biztanleriaren zati handi bati eragiten dioten patologiak tratatzen ditu, haien bizi kalitatean hobekuntzak eraginez. Emakume helduei, haurdunei, erditze ondorengoei, kirolariei edota gizonei dijoa zuzendua.
Zoru pelbikoko fisioterapiaren helburua perineo eta abdominaleko giharrak landu eta sendotzea da, honela gernu-kontinentzia lortu, pelbiseko estatika hobetu eta sexualitatea hobetzeko.
Fisiogros-en abdominal eta pelbiseko eremu osoa kontuan hartutako planteamendua egiten degu. Datozen kasuak zoru pelbikoaren fisioterapiarekin landu daitezke:
- Gernu, gas edo gorotz inkontinentzia.
- Erditzeko prestaketa: malgutasuna, jarrerak, bultzada eta prestakuntza aktiboa, kanporatze fasea eta dilatazioa.
- Erditu osteko berreskurapena: Sabeleko eta pelbiseko zorua sendotzea.
- Erraien prolapse edo erortzea
- Endometriosia
- Sexu harremanetako mina
- Hilerokoaren minak
- Idorreria
- Anal arraildurak
- Hesteetako hanturaren sindromea
- Zistitis kronikoa
- Antzutasuna
- Pelbiseko mina
- Histerektomiak
- Fibroideak
- Pixa egiteko zailtasunak
- Hipopresiboak
Zoru pelbikoaren tratamendua datozen teknikekin egin dezakegu:
- Gimnasia hipopresiboa plataforma ezegonkorreko ariketekin konbinatuta (5P metodoa)
- Terapia posturala
- INDIBA irrati frekuentzia
- Biofeedback
- Electroestimulazioa
- Ekografia Ebaluazioa
- Perineoko giharren errehabilitazioa
