WoodKa Stretching

WoodKa Stretch Panca Fit-en oinarritutako sistema da.

WoodKa-rekin, giharrak eta faszia-kateak modu egokian landu eta estiratzen dira, ordubeteko saioan.  Monitoreak ariketa eta postura ezberdinak agindu eta zuzentzen ditu erabiltzailearen lerrokatzea eta gorputzaren oreka ona lortzeko, beti bakoitzaren anatomia eta artikulazioen fisionomia errespetatuz. Ezin hobea da giharretako arazoak edo zurruntasunetik eratorritako patologia kronikoak tratatzeko, hala nola artrosia.