Osteopatia eskuzko terapia bat da, non gorputza bere osotasunean ebaluatzen den, honela sintomak eta baita haien zergatiak ere sendatzeko. Askotan minaren zergatia ez da sintomatologia dagoen leku berean azaltzen, eta zergatia konpondu arte, mina ez da sendatuko.
Osteopatiaren zutabeak:
Egiturak funtzioa zuzentzen du: edozein egitura anatomikok (artikulazio bat, gihar bat, erraiak …) egoera txarrean dagoenean ezin du behar bezala funtzionatu, ondorioz mina eta alterazio sistemikoak sortzen ditu.
Mugimendua bizitza da: edozein egitura anatomiko (artikulazioa, giharra, erraiak …) mugitzeko ahalmena daukate, batzuk gehio veste batzuk gutxiago. Hala gertatzen ez deneanegiturak bere funtzioa galdu egiten du, mina eta alterazioak sortuz.
Gorputzaren batasuna, norbera sendatzeko printzipio gisa: geure gorputzak berez bakarrik sendatzeko gai dira, baina horretarako oreka orokor bat behar dute, bai fisikoa, kimikoa, emozionala edota fisiologikoa.
Honela, osteopatiaren bidez, gorputzari egoerarik hoberenean egoten laguntzen diogu, oreka emanez, honela sendatze prozesua bermatuz.

Erraietako osteopatía
Osteopatiaren adar bat da, non erraietako tentsio eta arazoak lantzen diren.
Erraiek, gorputzeko beste estruktura anatomikoek bezala, mugitzeko ahalmena daukate, eta hau galtzean arazoak dakartzate. Sistema neurologikoaren bidez, geure tentsio emozionalak erraietan islatzen ditugu, epe luzera estruktura hauetan lesioak eraginez. Aldi berean, sistema neurologikoaren bidez, erraiek mina sor dezakete bai euren inguruan, baita gorputzeko beste atal batzuetan ere.
Erraien osteopatiaren bidez tentsio eta lesio hauek lantzen ditugu, honela minak sendatzeko. Bide batez, digestio aparatua eta genitourinarioa hobetzen ditugu
Teknika honen bidez, datozen arazoak landu ditzazkegu:
- Lepoko min kronikoa
- Bizkarreko min kronikoa
- Zorabioak eta goragaleak
- Eskapulen arteko mina
- Hiato hernia
- Migrainak
- Barizeak eta zirkulazio arazoak
- Organo baten infekzio, gaixotasun edo patologiaren ondorioak
- Digestio astunak
- Idorreria kronikoa
- Heste iraingarria
- Hileroko irregularrak
Garezurreko osteopatía
Osteopatiaren adar bat da, non buruko hezurren tentsioak eta mugimendu galerak tratatzen diren.
Garezurreko suturek mugimendu oso txiki bat daukate, baina hau oso garrantzitsuada bertatik irteten diren nerbio eta odol-basoen (nervio vago, vena yugular, nervio espinal…) ongizatea mantentzeko. Estruktura hauek gorputzaren oreka fisiko, kimiko eta emozionala mantzntzen dute, eta bertako edozein tentsiok oreka hau apur dezake, gorpetzean lesioak edo arazoak eraginez.
Hori dela eta, teknika hauen helburua garezurraren malgutasuna berreskuratzea da, honela honen menpe dauden estruktura garrantzitsu guztiak behar bezala lan egin dezaten.
Garezurreko osteopatiak datozen arazoak sendatzeko balio du:
- Buruko minak
- Estresa
- Zorabioak eta bertigoak
- Sinusitisa eta rinitisa
- Akufenioak
- Nerbio-harrapaketak garezurreko esferan (ikusmena, usaimena, dastamena edo entzumenaren galera)
- Giharren estutasun orokorra
- Giltzadura tenporomandibularreko arazoak (ahoko oklusio txarra, irensteko arazoak..)
- Erraietako disfuntzioak
- Migrainak
- Loaren nahasteak