Tratamendu miofasziala eskuzko terapiarako teknika batzuetan oinarritzen da. Horien bitartez, organismoaren zuntz-ehuna lasaitzen da.
Zuntz-ehuna, ehun konjuntibo edo konektibo izenez ere ezagutzen da. Zuntz-ehunak organismoko egitura guztiak biltzen ditu, banatzen ditu, eta aldi berean, haien artean komunikatzen ditu. Muskulu bakoitzak inguratzen duen zuntz-ehuna du, honek faszia izena du. Faszia hau, muskuluekin gertatzen den bezala, uzkurtzen da eta min handia eragiten du.
Terapia miofaszialaren bidez honakoak trata daitezke:
– Kronikoak diren min muskularrak.
– Tendinitisa eta tendinosia.
– Hausturek, kirugiak edo minak sortutako zurruntasuna eta giltzaduren mugikortasun mugatua; esaterako kapsulitis erretraktila.
– Gorputz-jarreraren aldaketak.
