Eskuzko tekniken eta presoterapia tratamenduen konbinazioak edozein motatako edemen aurrean emaitza bikainak ematen ditu.
D.L.M-ak (eskuzko drainatze linfatikoa) masaje maniobra batzuetan eta linfa-ponpaketan dauka oinarria eta odol-hodi linfatikoen barnean mugimendua errazten du. Drainatze linfatikoa gomendagarria da batez ere:
– Mastektomia osoetan edo partzialetan.
– Aldakako edo belauneko protesietan.
– Tratamendu estetikoetan.
– Kirurgia ondorengo tratamenduetan.
Presoterapia tratamendu bat (drainatzea hobetzeko puzten diren botak) eraginkorra izan dadin, beti eskuzko drainatze bat egin behar da aurretik.
