ATMk (artikulazio temporomandibularra), arrunki baraila izenez ezagutzen denak, murtxikatzearekin erlazionatutako arazo asko eragiten ditu. Normalean mina jaki gogor eta handiak murtxikatzean hasten da, baina okerrera egin dezake eta murtxikatzen ari ez denean ere min egin, luxatu edo ahoaren irekiera normala ekidin. Paziente bakoitzak lokailu-muskuluen zein egitura dituen tentsioan ikusteko egiten den fisioterapia indibidualizatu baten diagnosiak eta hipertermia eta terapia miofaszialen tratamendu konbinatuak oso emaitza onak ematen ditu; arazoa guztiz konpondu daiteke giltzadura-barneko egitura kalteturik ez baldin badago (artrosia, disko hausturak, etab.).
