Pilates Errehabilitazioa taldeka eta banaka

Pilates metodoa, pertsona guztientzat egokia da eta edonork praktika dezake sexua, adina edo sasoi fisikoa kontuan hartu gabe. Bizkarrezurreko edo beste giltzadura batzuetako arazoak tratatzeko eta saihesteko eraginkorra da. Gainera, bereziki egokia da sedentarismoak ekartzen dituen trastornoak edota ohiko gorputz-jarrera txarrak zuzentzeko.

Gros Fisioterapian pilateseko talde txikiak antolatzen ditugu (gehienez 5 lagunetakoak), bertan arreta pertsonalizatu baten onura izanez gain, mugimendu guztien zuzenketa bermatzen dugu. Gure terapeuten prestakuntza eta profesionaltasuna ariketa bakoitza gauzatzeko bikaintasuna bermatzen dute. Fisioterapia Grosen banakako saioak egiteko aukera dago, gure fisioterapeutek ariketa bakoitza zeure beharrei egokituko dituzte, baita hobeto datorkizun ordutegiari ere.

× Envianos un whatsapp